XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, foruen defentsa izango da hego Euskal Herriko euskaldunak batu eta abertzaletasun sentimendua biztu eta zuzpertuko duena.

Hiru izan ziren karlistadak.

Lehenengoa eta azkena izan ziren Euskal Herria gehien ukitu zutenak.

Euskal Herriaren ekonomia erabat urritu eta unatu zuten karlistadek.

Gudaloste batek zein besteak baserrietan egiten zituzten lapurreten ondorioz zaila gertatzen zitzaien herritarrei eguneroko beharrak asetzea, Muñagorriren kantan ondotxo azaltzen zaigun bezala.

Alfontso XII. aren baitan monarkia konstituzionala berreraiki zenean (1875eko abenduaren 29an) karlisten gudalostea sakabanatu egin zen, errege ustekoa Frantziara itzultzea behartua aurkitu zelarik.

Gerra gudaloste karlisten azpiratzearekin bukatzeak, oraindik indarrean zeuden foruen (zerga, militar arazoa) deuseztea ekarri zuen berarekin.

Nafarroak bakarrik gorde zuen Lege Pakzionatuaren bidez foru zati zabala.

Euskal literatura garaiko gatazken berri-emailea izango da.

Foruen galerak biziki zauritu zituen euskaldunen bihotzak, eta hala isladatuko dute garaiko idazleek bere lanetan.

Foruen galera garai honetako gai nagusietako bat bilakatu zen eta behin eta berriro erabiliko dute Iparragirrek, Arrese Beitiak, Muñagorriren kantak, etab.

Kultur Giroa Erromantizismoa izango da XVII. mendearen bukaeratik poliki-poliki eratzen eta zabaltzen doan mugimendua.

Hala ere estatuan eta Euskal Herrian ez da ezagutuko mende honen erdia arte, orduko gertaerengatik.

Nahiz eta erromantizismoa bereziki arte eta pentsaera arloko mugimendua izan, politikan eta ohituretan ere izan zuen eragina.